Eskerrik asko zure bisitagatik

martes, 19 de enero de 2010

Ezgaitasunari buruzko informazio gunea


Informazioa bilatzen nenbilela orri batean sartu nintzen, orri horren izenburua Ezgaitasunari buruzko informazio gunea da.
Bertan, ezgaitasunen bat duten pertsonentzako eta haien familiarentzako informazio interesgarria agertzen da. Informazio horren artean aipatzekoak iruditzen zaizkit hainbat atalak:
Gaurkotasunak, atal honetan duela gutxi gaiarekin lotura duen informazioa plazaratze da; beste atal batean ezgaitasunarekin zerikusia eta interesgarriak diren liburuak edo manualak agertzen dira; legeriari buruzko atal bat badago, bertan kolektibo honi eta haien familiai eragiten dizkieten legeen kontsulta eta hauen azterketa egin daiteke; beste atal batean haiei eragiten dizkieten prestazioei eta laguntzei buruz doa, bertan gaur egun dauden laguntza guztiak eta horri buruzko informazioa aurki ditzakegu; eta azkenik gaiareki loturiko kurtso eta kongresuen zerrenda eta hauei buruzko informazioa.

Orrialde honetatik asko guztatu zaidan gauza bat, informazioa asko biltzeaz aparte oso era egoki batean antolatuta dagoel, bilatzerakoan arazorik ez izateko. Gainera,lehen aipatutako atalak aparte beste hainbat intergune gehiago ditu eta hauetan informazio ugari eta oso interesgarria topa ditzakegu. Konkretuki gustatuko litzaidake aipatzea ezgaitasun erakundeen zerrenda, hemen jartzen dizuet linka norbaiti interesatzen bazaio: http://sid.usal.es/organizaciones/discapacidad.aspx
eta hemen webaren orrialde nagusiaren helbidea interesatzen bazaizue bisitatu ahal izateko:
http://sid.usal.es/

No hay comentarios:

Publicar un comentario