Eskerrik asko zure bisitagatik

martes, 17 de noviembre de 2009

Web 2.0 eskema




Eskema honetan, WEB 2.0-aren ezaugarri nagusiak eta honen abantailak aipatzen dira. Eskema hau garatzeko, Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz egin duten testuaren bitartez "Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean" garatu egin dugu. Artikuluaren laburpena, multimedia- ren bidez ikus dezakezue.

martes, 13 de octubre de 2009

Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean

Carlos Castañok eta Inmaculada Maizek EHU-ko irakasleak “Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean” egindako artikuluaren hausnarketa egin dut:

Artikulu honen hasieran gure gizarteak izan dituen aldaketak azaltzen dira. Nola Industria Gizartetik Ezagutzaren gizartera pasatu garen; honetan eragin handia izan du globalizazio prozesua, informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragina, eta ezagutzaren administrazioa.

Gure gaur eguneko gizarteren gizarte eta kultur arloko ohituretan eragin handia izan du teknologiak, batez ere Internetek. Internet bere hizkuntza propioa dakar: “software soziala”, tagak, blogginga, podcastak, linkak, etab. Eszenatoki berri hau gure bizitzaren hainbat momentuetan daukagu adibidez: lanean, ikaskuntzan…horren ondorioz, etengabeko ikaskuntzabeharrezko atal bat bezala agertzen da herritarrak gizarte-bazterkeriatik babesteko eta haien parte-hartze aktiboa gizartean sustatzeko.

Internetek sortzen duen zerbitzu bat Alfabetatze digitala da. Hezkuntza prozesu honen definizioa hau da: alfabetatzea pertsona bati irakurtzen, idaztea eta ezagutza erabiltzen irakastea du helburu. Baian gaur eguneko gizartean ez da nahikoa ondo informatuta egotea edo irakurtzeko eta idazteko gai izatea, informazioa gordetzea eta ahoz eta idatziz igortzea askoz garrantzitsuagoa da.

Web 2.0aren bitartez alfabetatze digitala aurrera eraman dezakegu. Hau da, Web 2.0-k gure hezkuntza aurrera eramateko behar ditugun tresnak, zerbitzuak eta testuinguruak eskaintzen dizkigu. Plataforma honen bidez bideoak, irudiak, soinuak, multimediak etab. ikusi ditzakegu eta haietaz baliatu. Oso baliagarria den zerbitzua iruditzen zait eta gainera ezin habeagoa den aukera bat eskaintzen digu, sareko protagonistak izatea: ezagutza sortu, argitaratu eta beste batzuekin partekatu subjektu aktiboa bihurtuz.

E-learning 2.0 zerbitzua aipagarria iruditzen zait hezkuntzarako oso baliagarria delako. E- learning urruneko formazio eredua da Internet erabiltzen duena ikasteko tresnatzat. Eredu honekin ikasleak ikastaroa egin dezake munduko edozein lekutik eta nahi duen orduan. Ordenagailu eta internet konexioarekin, ikasleak azaldutako jarduera interaktiboak egingo ditu, ezagutza lortzeko beharrezkoa izango duen informazio guztia izango du, irakaslearen laguntza izango du, tutore eta ikaskideekin harremanetan egongo da, duen aurreratze maila ebaluatuko du, eta abar.