Bideo eta grabazio hauen bitartez autismoari buruz pixka bat gehiago jakin dezakegu. Bertan azaltzen digute autismoa zer den, zergaitik sortzen da, gaixotasun hau gizonetan eragin gehiago duela eta horrelako hainbat azalpen. aurkitutako beste hainabt informazio idatzita usten dizuet gaixotasun hau pixkat gehiago uler dezazuen:
Zer da autismoa?
Leo Kanner-ek Sindrome hau deskribatu zuenetik, 45 urteotan autismoaren kontzeptuak interpretazio desberdinak eduki ditu, eta honek nahaste-borraste handia sortu du.Gaur egun, eta OME-ren irizpideei jarraituz, aditu gehienek Autismoa, bizitzako hirugarren urtea baino lehen agertzen den jokabide-multzo bezala ulertzen dute; umea garapen normaletik oso bestelako bideetan barrena murgiltzen duten jokabide-multzo bezala, hain zuzen.Gizarte-harremanerako ezintasuna duten umeak izan ohi dira. Adibidez, bere gurasoak etxean hara eta hona dabiltzanean ez diete jarraitzen; ezta begiradarekin ere. Ez zaie kontaktu edo ukipen fisikorik gustatzen. Ez dute lagunarteko irribarrerik; ezta kanpoko edo arrotzenganako beldurrik ere, ...Mintzaira-garapenean atzerapenak eta trastornoak eduki ohi dituzte. Mintzaira polikiegi gara daiteke, batere ez garatu edota ongi hasi baina bapatean eten eta geratu. Horietatik erdiak, zerbait esaten ikasi dutenak, “ekolalia” deitzen zaiona edukiko dute, hau da, egiten zaizkien galderei erantzuteko oihartzun moduan galdetzailearen azken hitzak errepikatu egingo dituzte. Bestalde zu eta ni pertsonak ere nahasten dituzte.Beren jostailuak erabiltzen ikasten ez duten umeak dira. Ez dute fantasia batere lantzen, eta beren jolasak suntsikorrak (apurtzaileak) dira; monotonoak, errepikakorrak.Estimulu sentsorialekiko erantzuna ere alteratua eduki ohi dute ume hauek. Ume autista berberak, une diferentetan, desberdin erantzungo die estimuluei (argiei, soinuei, usainei, etab.i); batere ez batzuetan eta ikaragarri besteetan. Zenbaitetan txoratuta bezala egon-go dira horien aurrean. Bestetan berriz, ikusi edo antzeman ere ez dituztela egiten dirudi.Beren garapena ez da harmonikoki koordinatzen. Ume hauengan garapenaren 3 faseen (motorearen, ezagutzaren eta sozialaren) koordinazio normala ez da burutzen. Ume hauen garapen-mailak gorabehera handiak dauzka, zenbait kasutan ume horiek beren adinari dagokiona baino maila altuagoan egoten direlarik.Ume batek hiru urte bete aurretik portaera horiek guztiak dituenean, autista dela esan daiteke.
Zer egin ume autistekin?
Errehabilitazio-programaren helburua hau da: gaitzak jota dagoen ume bakoitzak bere gaita-sun edo ahalmen potentzialik handiena lortzea. Eta horretarako, programa horiek ahalik eta ingurugiro normalizatuenean edo normalizatzaileenean aplikatu behar dira.
Ume autista bakoitzak programa indibidualizatua behar du; teknikariek gurasoekin batera prestatutako programa, aldizka-aldizka berrikusiko dena.
Normalean bost dira landu beharreko arlorik funtsezkoenak: eguneroko bizimoduarekin lotutako iharduerak (jaztea, garbitzea, jatea, higienea eta norberaren autonomia), pedagogia espezializatua, komunikatzeko gaitasuna lantzea (edo ikastea, behar izanez gero), sozializazioa eta jokabidearen normalizazioa eta okupaziozko terapia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario